¿Zer da?

¿Zer da Hats Bizigarria?

Irakaskuntza horrek giza ahal fisiko eta gorputzekoak nola psike eta gogozkoak, bai eta pertsonen sormena ere, garatu eta areagotzen ditu.

Xedetzat har daiteke norbanako bakoitzak bere-berea duen arnas mugimendu berezkoaren bidez bizituriko prozesu pertsonala. Arnas mugimendu horrek subjektibo nola objektiboki definitzen nau.

Hatsarekin dudan esperientziaren ondorioz lorturiko ezagupenek areagotzen didate, pixkanaka, sentitzeko, hautemateko, intuitzeko eta pentsatzeko ahalmena. Prozesu horren “opari” gisa, nigan funtsezko dena ezagutzen dut, neure indar eta alaitasun iturriak.

Hainbait eta hainbat kasutan balia daiteke, hala alor pertsonalean nola profesionalean. Hatsaren mugimenduak ez du mugarik ezagutzen: beti oso-osoki nau hartzen: gorputz, arima eta gogoa.

Terapiak inoiz ezagutu gabeko ongizate batera eraman dezake, “norbera”ren esperientzia batera.

Medikuntza alopatikoan ari diren sona handiko batzuen ustetan.

 

GOMENDIOAK

Sona handiko mediku eta espezialistek hatsaren terapia gomendatzen dute

M.Buring, mediku, irakasle-doktore, Berlingo Unibertsitate Klinikako Medikuntza Naturaleko Sailaren zuzendariak:

Hatsaren terapia oso terapia egokia da barne sistema organikoko eta aparatu motoreko arazo funtzional edota psikosomatiko zenbaiten kasutan. Ekarpen handia egiten du osasunaren zaintza orokorrean eta berrezte edo errehabilitazioan, bai eta disfuntzio psikiko eta neurotiko anitzetan ere.

Hatsaren terapiak gorputzaren eta gogoaren esperientziak uztartzen ditu eta horrela, norberaren prestatze maila hobetzeaz bat, gizarte prozesuan norberarena ez baina besterena dena hobeki hautemateko aukera ematen du.

Hats Bizigarriaren terapeutek prestakuntza handi-handia dute.

Uste osoz diot ezen hatsaren terapiak leku ziurra duela medikuntza eta terapien alorrean (...).

E.Huber, mediku, irakasle-doktore, Berlingo Medikuen Elkargoaren lehendakariak, honela esan zuen, 1995. urtean, “hatsaren esperientzia eta sexualitatea” biltzarrean eginiko agur hitzetan:

Osasunaren zaintzak Alemanian, hatsaren terapeuten eta hatsaren lanaren sentiberatasunaren eta hautemate ahalmenaren beharra du.