Bakarkako Tratamenduak

 

XEDEAK

Bakarkako tratamendua "Hatsaren solasaldia" da. Irakaslearen eta ikaslearen elkar topatze hau ikaslea ohantze gainean jantzirik etzanda dela gertatzen da. Inolako minik ematen ez duen terapia da.

Irakasleak bere eskuez ikaslearen berezko hatsa (oharkabea) hautematen du. Eskuez hautematen du eta gorputzean hatsak egiten duen joan-etorrian, gizakiaren errealitatea “irakurtzen”du. Ikaslearen hats erritmoak onera egitearekin batera, ikasleak berezko arintasun bat ezagutuko du, hautemate kontzientzia bat, eta ezagutze hori “bere” egin dezake, “gorpuztu” dezake. Topaketa horretatik abia daiteke hatsaren mugimenduaren areagotzea, gorputz osora hedatzea eta erritmoa orekatzea. Gorputz osoak “ikasten” du, halaxe, esku-hartzeen hariari jarraiki, zein den bere errealitatea. Arnasaldi bakoitza handitu daiteke eta nabari daiteke nola hatsaren uhina fisikoaren azken txokoraino heltzen zaion.

Irakasle-terapeutak, lanak irauten duen ordubetean zehar, ikaslearen bizipenaren subjektibatzea laguntzen du: hatsa subjektiboa zaio ikasleari eta objektibo da, aldiz, bere mugimenduan, terapeutarentzat.

Gizakiak hatsean bere burua ezagutzen du, bere hatsean agertu egiten da. Horrek pertsonari oreka dakarkio eta ongizatea. Izatearen une bateko egoera eta izatean iraunkor dena bereizten dira horrela eta argiago agertzen zaizkigu. Ikasleari sentitze alorrean ahal berriak agertzen zaizkio, bai eta intuizioaren jakinduria areagotzen ere. Hitzak berezko zentzuan agertzen zaizkio eta sentitzen ditu. Hatsa, bere lehen-lehenezko erritmoz, gizakiaren funtsetara doa.

Bakarkako saioak 60 minutu inguru iraun ohi du.

HITZORDUA

Hitzordua, telefonoz edota posta elektroniko bidez hartuko da.

Ikastaro honetan izena eman