Zeintzuk Gara

Zeintzuk Gara

 

IRAKASLE - TERAPEUTAK



----------------------
Wolfgang Jurgies, 1948 - Donostiako Middendorf Institutuaren zuzendaria, Euskal Herria (Espainia)

Luis Goenaga, 1957 - Mediku, Homeopata, Garezur-Errainezurreko Osteopata
-----------------------

Wolfgang Jurgies

1989an, Hats Bizigarrirako formakuntza Alemanian egin ondoren ere, segitu zuen I.Middendorf irakaslearekin ikasten, lan horretan erruz interesaturik baitzen. Halatan, 20 urte eman zituen Donostiatik Berlinera edo Baltikora joan-etorriak egiten, han aritzen baitzen Ilse irakasle. Hura ere etorri zen zenbaitetan Donostiara, Wolfgang-ek gonbidaturik eta Miramar jauregian ikastaroak eman zizkien haren ikasleei.

Iragan mendeko 80ko hamarkadan, Wolfgang Jurgies Donostian zen, Euskal Herriko Unibertsitatean doktoradutza prestatzen; orduan erabaki zuen Hats Bizigarriaren metodo horren lan formakuntza egitea, eta Alemaniara joan zen horretarako.

Unibertsitateko bi karrera egin ditu: Filologia erromanikoa, Göttingen-eko (Alemania) Unibertsitatean, eta antropologiako lizentzia, graduarekin, Euskal Herriko Unibertsitatean. Mintzo da alemanez, espainolez, ingelesez eta frantsesez.

Gaur egun, bere interes nagusia da Hats Bizigarriarekin ikertzea, orekari buruz doan aldaketaren bila; gorputz ikerketa bat, alegia, hatsaren mugimenduaren bidez.

Batez ere Donostiako eskolan eta Espainiar estatuan aritzen da. Mexiko-n ere aritua da irakasten, bai eta beste zenbait herrialdetan ere.

CONACO, FENACO ETA CONPEN-en bazkidea da.

Luis Goenaga Zanguitu

Mediku (Valladolid 1981), Gorputz eta kirol Hezkuntzan lizentziadun (SHEE-IVEF), Filosofia aratzean lizentziadun (EHU), Homeopatiako diplomadun (EHU), osteopatian espezialista (Academia de osteopatía craneal AOC delakoaren kide) eta azken diziplina horren irakasle UNED-en (Bergara).