XEDEAK
Ikastaroak irauten duen 5 egunek aukera ematen dute gorputzarekin eta hatsarekin harremanetan jartzeko. Ariketa errazen bitartez, bakarka, bikoteka edo taldeka, gure arnasteko moduaz ohartzen gara. Zutik, aulki batean eserita edo lurrean etzanik, gorputzak sentimena esnatzen du, hatsaren joan-etorri berezkoa bizitzen du eta bertan bete-beterik presente da, eta horrek oreka eta arintasunezko egoera batera eramaten du. Gorputza eta hatsaren mugimendua ezin banatuzkoak dira berez eta hatsaldi bakoitzean, fisikoaren eta gogoaren egoeraren berri ematen dute. Neure buruarekin topatzen naiz eta lotan nuen hainbat alderdi eta ahalmen ezagutzen dut. Iratzartze orokor bat da.
Hatsak gorputzean sortzen dituen espazioak esperientzia bihurtzen zaizkit. Ahotsa aldatzen da, bokal eta kontsonanteek erakusten digute zein espazio, zein leku dagokion bakoitzari eta, aldi berean, gorputza eta psikea eraldatzen dute.
Hatsaren lanean, erresistentziara heldutakoan, barneko indarrak esnatzen ditut, beheraldi sintomen baretzaile direnak eta beldurrak kentzen eta larrimina desagertarazten dizkidate. Irribarrea, alaitasuna eta irria jabetzen dira nitaz.
Hatsaren 3 aldietan erabat presente izan eta neure indarra nolakoa den ikasten dut. Hatsean sortu eta finkaturiko barne dohain horrek egonkortasuna eta oreka ematen dizkit. Oso-beterik eta bizi-bizirik sentitzen naiz.
GAIAK
- Mugimendua eta hatsa
- Hatsaren lekuak ahotsean
- Erresistentziaren hatsa
- Maskulino eta Femeninoa Hats Bizigarrian
- Hatsa eta mugimendua
Eta beste gai batzuk
IRAKASLEA
Wolfgang Jurgies
NON
Middendorf Institut - Donostia.
OSTATATZEKO
Eskolan bertan har daiteke ostatu.
NOIZ
2019ko apirilak 18tik - 22ra
ORDUTEGIA
18 -> 10.00 h. - 13.30 h. + 16.30 h. - 17.30 h.
19 -> 10.00 h. - 13.30 h.
20 -> 10.00 h. - 13.30 h.
21-> 09.30 h. - 13.00 h.
22 -> 09.30 h. - 13.30 h.
Oharra: aldaketak gerta daitezke, antolamenduak hala eskatuz gero.