XEDEAK
Asteroko talde eskolak ordu eta erdikoak dira eta ikasturtean zehar ematen dira, urrian hasi eta hurrengo urteko ekaina bitarte.
Ikasle kopurua 12 pertsonetara mugatua da.
Zertarako balio didate hatsaren eskola hauek?
Ezagut dezadan nola arnasten dudan, nolakoa den hatsa (erritmoa, maiztasuna, etab.), eta horrek gorputzean eta psikean nola laguntzen didan.
Lan hori mingarri gerta daiteke?
Ez mingarri ez eta zaila ere: oso bestela. Ikasleak fisikoki oso non den ezagutzen du eta hatsa hara doakio eta gorputzaren garapenerako jarraibideak eskaintzen dizkio.
Zaila al da aritzea?
Irakasleak ariketa gisa erakusten duena ikasleak bere ahalen arabera jasotzen du. “Gaizki eginik” edo halakorik ez da batere: orain naizen moduan aritzen naiz. Dagoena da, aldiz, nire hautematea, nire hatsaren mugimendua, nire askatasuna, nire autonomia. Hatsaren nire erritmoak gorputz eta gogo orekara eramaten nau.
Hona ikasleen zenbait hitz, asteroko eskola bat amaiturik:
"Nekarren nekea kendu zait"
"Arinago naiz eta hobeki ikusten dut."
"Orain bai gustora gorputza: ez dut minik batere!."
"Hatsa aldatu zait eta barruan, erdigunean, haren indarra nabari dut."
"Barruan halako poza sortu zait, polit sentitzen naiz."
DATA
2018ko urriak 9an hasiko da
2019ko ekainean bukatuko da
Asteartean 18:15 - 19:45
IRAKASLEA
Wolfgang Jurgies
Nota:Oharra: aldaketak gerta daitezke, antolamenduak hala eskatuz gero.