Bibliografia

Bibliografia

EL ALIENTO Y SU SIGNIFICADO
PARA EL SER HUMANO

bibliografiaLiburuxka horrek, 40 orritan, hatsaren esperientziara garamatza zuzenean. Estilo zuzen eta laburrean, Ilse Middendorf irakasleak bere bizitza osoko obra jartzen digu eskuartean: Hats Bizigarria. Ariketa praktikoak dakartzan irakurketa ona dateke, bere hats berezkoaz zertxobait gehiago ezagutu nahi duenarentzat. Hortxe dituzue, besteak beste, honako gai hauek: “Zer da, izan ere, hatsa?”, “Hatsaren lekuak ahotsean”, “Hatsa eta eskua”, “Hatsa eta bizkarrezurra”. Ikerketa sakonera garamatza praktikak. “Geure hatsa ezagutu nahi badugu eta harekin batera geure burua ere, hats hori bizitu behar dugu”: irakur ezazue eta bizi…

Liburuxka hori Donostiako Middendorf Institutuan eros daiteke.